Mostrando entradas con la etiqueta Berrikuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Berrikuntza. Mostrar todas las entradas

sábado, 12 de noviembre de 2016

BESTE ESKOLA BATEN ESPERIENTZIA

Egun on!
Bosgarren MOOC-etik abiatuz, Ikaskuntzako eszenatoki berri hauetan oinarritzen den beste eskola baten esperientzia bilatzen hasi naiz. Horretarako, errealitate areagotua sortzeko erremintak bilatzeko  erabilitako web orria erabili egin dut,Educación 3.0".  Bertan, Espainiatik irten barik aurki daitezkeen eskola berritzaileak agertzen dira eta horietatik Katalunian dagoen "Collegi Montserrat"aukeratu dut. 

Betan, Haur Hezkuntzatik Batxilergora arteko eskaintza ematen da eta robotika, estimulazio aurreratua, irakaskuntza multidisziplinarra, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta esperientzietan oinarritutako ikaskuntza eskaintzen dute, beste hainbaten artean.

Lehen Hezkuntzan zentratuz, ordenagailue eta tabletek izugarrizko garrantzia hartzen dute eta teknologia erremintatzat hartzen dute, esaterako, robotika egiteko. Robotikren bitartez, aplikazio baten bitartez beste aplikazioak zelan egiten ikasten dute. Horretarako, lehenengo eta bigarren mailan ikasleek "Logo" izeneko hizkuntza ikasten dute.

Oraintxe bertan, "Move the turtle" izeneko programa erabiltzen hasi dira. Bertan, programa honen izenak azaltzen duen bezala tortuga hori mugitzen joan behar dira hainbat helburu betetzeko, eta horretarako, jokoak ematen dituen aukeren artean aukeratu behar dute. Honi esker, jolastearen bitartez, ikasleek alde batetik pentsatzen ikasiko dute eta beste aldetik programazioaren inguruko ezagutzak barneratzen hasiko dira (hitzen esanahaiak, erabilera eta abar).



martes, 8 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUAREN BIGARREN ARIKETA


Arratsalde on!

Sarrera honetan errealitate areagotuaren bigarren ariketa egiteko erabilitako erremintari eta jarduerai buruz hitz egingo dizuet. Aurreko sarreran azaldu nuen bezala, nahiz eta aurasma erreminta nahiko erraza izan,  ezinezkoa egin zitzaidan bideoren edo audioren bat kargatu ahal izatea, baina Layar aplikazioari esker hauek igotzea lortu dut.
Layar aplikazioa, nahiz eta  erabilitako bien artean gehien gusdtatu zaidana izan, egia da honekin ere arazo batzuk izan ditudala. Ariketa sortzeko beharrezkoa zen oinarrizko argazki egokia lortzeko, argazkien kalitatea eta tamaina dela eta, oztopo batzuk izan ditut.
Behin oinarrizko argazki hau igota izanda, errealitate areagotuko arikta hau osatzen bukatzeko erabilitako bideoa eta argazkia igotzeko ez ditut arazorik izan, ez du denbora askorik izan behar eta lana aurrera eramaten utzi dit.
Argazki hau, azpian ikusten den bezala, oihanan dagoen tximino batena da. Aurasmako aplikazioarekin egin dugun bezala, Layarreko aplikazioa mobil edo tablet batean irekitzean eta honen argazki kamera argazkiaren aurrean jarri eta gero, tximino batzuen bideoa eta beste bi tximinoen bideoa atera beharko litzateke. Beraz, tximino hauen bideoa eta argazkia ikusi nahi baduzu, hartu argazkia duen dispositiboren bat eta honen aurrean jarri!



Espero dut gustoko izatea eta animatu bat egitera!

Hurrengora arte!

domingo, 6 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUA

Egun on!

Gaur, gizartean hainbesteko ospea hartzen ari den erraminta berriari buruz hitz egingo dizuet. Sarrera hau, hurrengo biekin batera, ikasgai honetarako bidalitako jarduera berria igotzeko idatzi egin ditut, baina hau aprobetxatuz, erraminta berri honi buruz hitz egingo dizuet.

Errealitate areagotua teknologia informatikaoren bidez sorturiko itxura errealeko eszenak eta objektuak eratzen du, beraz, erabiltzailea bertan murgilduta egotearen sentsazioa lortzen du. Bere erabilpena, medikuntzara, arkeologiara, sorkuntza artistikora, marketing-era (azpian dagoen Ikeako iragarkia) eta hezkuntzara ere sakondu egin da. Beraz, gure alorra azken hau dela kontuan hartuta, honetan sakonduko dugu.

 


Errealitate areagotuak duen erabilgarritasuna ikusita, ikasleek ezagutza berriak lantzeko erraminta oso aproposa izan daiteke. Izan ere, ikasleek motibagarria izaten den erremintaren bitartez, eduki berriak era esanguratsu batean ikasteko aukera izango dute.

 Umeek dispositibo bat erabiltzearen bitartez (mobila edo tableta, adibidez) argazki baten atzean daude beste argazkiak, bideoak edo audioak aztertzeko aukera izango dute eta teknologiarekin harremanetan jartzen diren heinan, beste ikasgaiak lantzeko aukera izango dute. Hau dela eta, ikaskuntza interdisziplinarra landuko dute.

"Educación 3.0" web- orrian errealitate areagotua sortzeko eskaintzen diren bost erremintak aztertu eta gero, hurrengo biak erabiltzea erabaki dut: Aurasma eta LAyar.

Hurrengora arte!




jueves, 27 de octubre de 2016

MOOC-4. MODULUA

Egun on!
 Gaurko sarreran MOOCaren laugarren moduluari buruz idatziko dut.  Bertan lantzen den gaia ingurune birtualen diseinuaru buruzkoa da. Modulu honetan, kasu honetan hiru bideo agertzen dira, ondoren estekatutak agertzen direnak, eta teoriak praktikan jartzeko, galdetegi bat egin da. Bideoetan tratatutako gaiak diseinatzeko planifikatzea, ezagutzen adierazpena eta IIB baten diseinua izan dira.


DISEINATZEKO PLANIFIKATZEA:



EZAGUTZEN ADIERAZPENA:


IBBI BATEN DISEINUA:

domingo, 23 de octubre de 2016

MOOC- 3. MODULUA

Arratsalde on!
Gaur  "Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2ª edición)" izenenko MOOCean egindako hirugarren modulori buruz hitz egingo dizuet,"Una mirada desde el punto de vista del que aprende en la red" izenekoa.

Moduloaren izenak berak aipatzen duen bezala, bertan, pertsonek nola ikasten duten aztertzeko aukera izan dut. Horretarako, nola, zerekin eta norekin ikasten den ikasi dut, PLE kontzeptuaren ingururan arituz.

Lana Aurrera eraman ahal izateko, berriz ere lau bideo ikusi ditut eta ondoren bertan agertzen den teoriari buruzko test bat bete behar izan dut.Bideoei dagokionez, PLEren definizioari buruz,  abantaila eta mugei buruz, PLE eraikitzeko tresnei buruz eta bertan ikasleek eta irakasleek duten rolei buruz hitz egin dute.
 
PLEari buruzko informazio sakona lortu ahal izateko, Mooc ean eskegitako bideoak bertan uzten dizuet.
 
Espero dut interesgarri irduitzea, hurrengora arte!
 
 
PLEREN DEFINIZIOA: PLEREN ABANTAILAK ETA MUGAK: PLE ERAIKITZEKO TRESNAK: IKASLEAREN ETA IRAKASLEAREN ROLAK:

miércoles, 14 de septiembre de 2016

LEHENENGO KLASEA

Egun on!
Gaur lehenengo klasea izan dugu eta lauhilabete honetan zehar egingo ditugun lanei buruz hitz egin dugu. Ikasgai hau teknologiarekin eralzio zuzena duenez, uste nuen moduan, lan asko baliabide teknologikoekin egin beharko ditugu.

Hitz egin dugun lehenengo lanari buruz bloga da, gure blog famatua. Bertan, bigarren mailan bezala, egingo dugunaren eta ikasten dugunari buruzko informazioa bertara igoko dugu eta zer edo zer IKT-eekin edo hezkuntza berritzailearekin erlazioa duena aurkitzekotan bertan ere posteatu ahal izango dugu. Bloga aurrera eramateko,  "Hausnartuz" erabiltzea erabaki dut. Izan ere, aurreko urteetan aurkitutako informazio baliagarria eta IKT-en iaksitako guztia hemen gordeta daukat, beraz, aukera ezin hobea ikusten dut ezagutza hauek eraikitzen jarraitzeko.

Bestalde, bigarren kurtsoan ere Eskolaren antolakuntzaren ikasgaian egin genuen bezala, Mooc-a landuko dugu. . Sei modulu ezberdinez osatuta dago eta bakoitzean hiru edo lau bideoen bitartz teorioa emango da. Ondoren, bideo horietan agertzen den teoria praktikan jartzeko, test bat eta ariketa bat egin beharko da. Azkenik, kurtso honetan parte hartzen duten beste iaksleek modulu bakoitzean agertzen de errubrika baten bitartez ebaluau egingo dute guk egindako lana eta guk haiena ebaluatu egingo dugu, beti kritika konstruktiboa erabiliz. 
kurtso bat egingo dugu. Kurtso hau Miriadax plataforman dago eta " Nuevos escenarios de aprendizaje digital (2ª edición)" deitzen da

Azkenik, hurrengo klaserako  bost testu irakurri beharko ditugu, beraz, sarrera moduan gaian sartzen hasi gara. Berta, hezkuntza berritzaileak teknologiaren bitartez aurkezten dituen irtenbide desberdiez hitz egiten dute, adibidez, Flipped classroom edo gamifikazioa. Honi buruzko informazio gehiago izateko behean testuak zuten ditut.


Azkenik, esan beharra dago bi aste barru CINTE 2016 kongresura joango garela, beraz, hurrengo sarreran honi buruzko informazioari buruz idatziko dut.

Hurrengora arte!