Mostrando entradas con la etiqueta LH. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta LH. Mostrar todas las entradas

martes, 18 de noviembre de 2014

8.SAIO PRAKTIKOA

Arratsalde on!
Blogarekin izandako arazo baten ondorioz ezin izan dut lasterrago idatzi, baina hemen nago berriz!. Saio honen deskribapenarekin eta hausnraketarekin hasteko, esan beharrekoa da oso klase arraroa izan zela, praktikako ohiko klase bat bezala hasi zelako eta prestatu gabeko hezkuntzari, metodologiei, teknologiei eta abarrekoari buruzko ez prestatutako debate batekin amaitu genuelako.

Klasearen hasieran, Alaitzek SITEan gauza bereziak egiteko hainbat programa erakutsi zizkigun. Horregatik nire taldeak eta ni erabaki genuen Scoop it! kontu bat egitea, SITEra igotako informazioren bat bertan ere publikatzeko.

 Bestalde, aurreko egunean egindako Slideshare kontua modu egokian erabiltzen ikasi dugu. 6.saio praktikoan erabiltzean, ez genuen oso ondo ulertzen eta bertatik lortutako linka bakarrik itsatsi genuen sarreran. Baina egun honetako saioari esker power pointa SITEan itsaztea, ikutea eta irakurtzea lortu dugu.

Bi gauza hauek egin eta gero, ikasle bat irakaslearekin hasitako elkarrizketa baten ondorioz, ikasle guztiok bertara gehitu ginen parte hartzera. Debate honetan IKTko klaseetan dugun askatasunaz, baliabide berriekin frogatzen ari genuen esperientziaz eta erabiltzen genuen metodologia motaz hitz egiten hasi ginen, eta hortik beste gaietara sakontzen hasi ginen. Debateari jarraipena emateko, gaur egun LHko geletan erabiltzen den metodologiaz hitz egiten hasi ginen. Bertan berritu beharreko puntuetaz eta teknologiak gelan duen garrantziaz, etorkizunean klasean teknologia berriak, seguru aski, izango duten garrantziaz hitz egin genuen eta, azkenik, umeak klasean aspertzearen faktore nagusiak zeintzuk ziren  eta egoera hori sahiesteko zeintzuk aldaketak egin behar ziren aztertu genituen.

Egun gutxi barru debate honen laburpen txiki bat ikusteko aukera izango duzue Dokugunea-ko kide batek debatean grabatutako zati bat SITEra igoko dugulako eta Blog honetan ikusteko aukera emateko bertara ere igoko dudalako. 
Hurrengora arte!!!

miércoles, 22 de octubre de 2014

1. ETA 2. SAIO PRAKTIKOAK

Kaixo!
 Pasaden ostegun eta ostiralean IKT-ko lehenengo bi klase praktikoak izan genituen. Lehenengo klasean, lehenengo hamar minutuak ordenagailuekin ikertzen egon ginen. Geroago, ikasle bakoitzaren aurkezpena egin genuen eta guretzat IKT-ri buruz zer espero genuen eta, momentuz, interesgarriak eta ez interesgarriak iruditzen ari zitzaizkigun ezaugarriak azaltzeko aukera izan genuen. Azkenean, IKT-tik izan genituen hainbat zalantza argitzeko denbora izan genuen.

Bigarren klase praktikoan Bloga martxan jarri genuen. Bloga sortu egin genuen, gure gustora diseinatu eta sarreratxo bat egin genuen gure burua aurkeztuz. Honekin amaitu eta gero, aste honetarako egin behar ziren gainerako sarrerekin hasi ginen.

 Klase praktikora, hasieran, nahiko galduta  sartu nintzen, klase teorikotik oso gutxi argi atera nuelako. Bertan, nire burua aurkezterako orduan, aurreko sarreran pentsatzen nuen berbera azaldu nuen eta ikasgaiari buruzko alde on eta beste txar bat atera egin nuen. Alde batetik, gustatu zitzaidan Blog bat erabiltzeko ideia, astero gure hausnarketak eta hezkuntzari buruzko berriak igotzeko oso tresna erabilgarria zelako. Baina bestalde, ez zitzaidan asko gustatu ikasgaiaren antolaketa zehatz bat ez izatea, gehiago kostatuko zaidalako ikasgai honetan bideratzea.


domingo, 19 de octubre de 2014

1. SAIO TEORIKOA

Arratsalde on!
Ostegunean, IKT-ko lauhilabeteko lehenengo klase teorikoa izan genuen. Hasieran, irakasleak ikasgai hau nola ebaluatuko zen, klase praktiko eta teorikoen lanak nola bananduko ziren eta ikaskuntza prozesuaren hausnarketa bat egiteko, portafolio digital bat, Bloga, egingo genuela azaldu zuen.

Geroago, ariketa berezi bat egin genuen, begiak itxi behar genituen eta irakasleak IKT-rekin eta Hezkuntzarekin zerikusia zuten galderak egiten zituen, eta burutik pasatzen ziren lehenengo erantzunak, gero, kuadernoan idatzi behar izan genituen.

 Azkenik, power point baten bitartez, IKT-ko aurkezpena egin zuen, ikasgai honen helburua zeintzuk diren, IKT Lehen Hezkuntzan zergatik den garrantzitsua, irakasle on baten ezaugarriak zeintzuk ziren, etab. azaldu zuen.

 Nik ikasgai honi buruz izan nuen lehenengo sentipena nahiko arraroa izan  zen ikasgai honi buruz pentsata nuen eskema guztiz apurtu egin zitzaidalako, eta beraz, bi orduko klasetik oso gutxi argi atera egin nuen. Oraindik ere, guztia pixka bat nahastuta daukat, baina gutxika- gutxika  ikasgai honen helburu nagusia ulertzen hasi naiz.

 Ikasgai honetaz, momentuz, alde on bat eta txar bat atera dut. Alde batetik, gustatzen zait Blog batekin lantzen dela ikasteko trena oso baliagarria iruditzen zaidalako. Pasaden urtean ere beste ikasgai batean Blog bat erabil egin nuen, eta nire kabuz aurkitutako berrien bitartez hezkuntzari buruzko gauza berri asko ikasi nituen. Bestalde, ez zait asko gustatu, hasieratik ikasgai honi buruzko eskema zehatz bat ez daukadalako, eta beraz, guztia nahasita daukadanez urduritasun eta zorotasun pixka bat eragiten dit.