Arratsalde on!
Gaurko klase teorikoan dokumentatzaile guztien aurkezpena izan da, hauen artean, nire taldearena. Orokorki, uste dut talde kide guztiok nahiko eroso sentitu garela gure lan prozesua azaltzen, alde batetik, gaia kontrolatzen genuelako, eta bestetik, oso eskema orokorrarekin atera garelako.
Egia da aurkezpena hasi baino lehen pixka bat beldurra neukala puntuz puntuko azalpen zehatza ez eramateagatik, baina behin hasita, beldur hauek alde batera joan dira, eta guztin arteko laguntzarekin aurkezpena aurrera joan da.
Aurkezpenarda.Aurkezpenari hasirra emateko, talde kide guztion aurkezpenw egin dugu, eta Dokugunean daukagun espazio propioa eta bertako bitxikeriak kontatu ditugu.
Ondoren, gure lanaren zeregin nagusia zein den eta guk eginiko kanpo ikerketak azaldu ditugu. Horretarako, gure buruen aurkezpenarekin bezala, bi arlo hauen ataletan sartu gara, eta puntuz-puntu jarraioen berdina eramateko eskema azaldu dugu.
Azkenik, gure azpi-taldeekin, hasieratik aurkezepenetara arte, izandako esperientzia kontatu dugu, esperientzia honetatik eta guk erabilitako euskarri guztietatik(Sites, scoop it!, Slideshare eta abar) ikasitakoa azaldu, eta azkenik, ondorio nagusiak eta kritika konstruktiboak aipatu ditugu.
Mostrando entradas con la etiqueta Lan-taldea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lan-taldea. Mostrar todas las entradas
jueves, 11 de diciembre de 2014
domingo, 2 de noviembre de 2014
6. SAIO PRAKTIKOA
Kaixo!
Ostiralean IKT-ko seigarren saio praktikoa izan genuen. Bi ordu eta erdi horietan taldeka lan egin genuen gure SITE-a sortzen, diseinatzen eta aurkezpena egiten. Taldeko aurkezpena egiteko taldeko argazki bat egin genuen, eta bakoitzaren izena jarri genuen, bakoitzaren Blog-a bertan txertatuz.
Ostiralean IKT-ko seigarren saio praktikoa izan genuen. Bi ordu eta erdi horietan taldeka lan egin genuen gure SITE-a sortzen, diseinatzen eta aurkezpena egiten. Taldeko aurkezpena egiteko taldeko argazki bat egin genuen, eta bakoitzaren izena jarri genuen, bakoitzaren Blog-a bertan txertatuz.
miércoles, 22 de octubre de 2014
IKT IRAKURGAIA
Gaur egungo gizartea, -materialista, -globalizatua, -digitala, eta informazio eta ezagutzaren-, komunikazioaren- eta irudiaren- gizartea bezalako etiketekin, oso zaila da definizio zehatz bat jartzea, eta zailtasun berdina izaten ari da eskolaren definizio zehatz bat eratzeko.
-Zer gerta daiteke etorkizunean etxean teknologia erabiltzeko baliabidea ez dutenekin eta klasean alfabetizatze digitala modu oinarritzat eskuratzeko eskubidea ez dutenekin?
Eskola gehienak oraindik liburu, testu eta idazketa tradizionalari nagusitasuna ematen diote. Oso eskola gutxik teknologia berrietan oinarritzen dira klaseko eta kanpoko errealitatearen artean sor daitezkeen desoreka beldurragaitik.
Izan ere, gaurko eskolaren funtzio nagusiak, IKTri begira asko dira: Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetizatze digitala sustatzea, eten digitala sahiestea eta inklusio digitala bultzatzea eta hezkuntza eredua berriztatzea, hau da, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgela barruan integratzea.Izan ere, IKTari esker, ikasleen aktibotasuna, talde-lana, gaien arteko eta errealitatearekiko lotura eta motibazioa landu daiteke,
Aurretik esandakoagatik, beraz, gaur egun, tresna teknologiko asko eskaintzen dira klase barruan erabiltzeko.Tresna hauen artean hauek dira erabilgarrienak: Blogak, ikasleek artikuluak eta blogak igotzeko; Wikiak, talde-lana sustatzeko;Webquest-ak, edozein gai jorratzeko; Marka.gune sozialak, irakasleak ikasleekin esteka interesgarriak konpartitu ahal izateko; Podcast-ak, ikasleei audio eta bideo proiektuak eskatzeko; Mapa-kontzeptualak, ikasleek ideia nagusiak modu egokiak kokatzen ikasteko; Moodle, ikasleei gelatik kanpo irakurgaiak, bakarka edo taldeko lana bidaltzeko, etab.; eta azkenik, Bideojokoak, aktibotasuna, talde-lana, errealitatearekiko lotura eta motibazio moduko kontzeptuetan sakontzeko.
GALDERAK
-Zer gerta daiteke etorkizunean etxean teknologia erabiltzeko baliabidea ez dutenekin eta klasean alfabetizatze digitala modu oinarritzat eskuratzeko eskubidea ez dutenekin?
-Gaur egun lan egiten ari diren irakasleak, eta aintzinean jaso zuten hezkuntz tradizionalarekin, nola eman dezakete alfabetizatze teknologiko egoki bat?
BOST HITZ GAKO
-IKT, Alfabetizatze teknologikoa, lan-taldea, tresna digitala, ikasketa esanguratsua
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

.jpg)