Mostrando entradas con la etiqueta Bloga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bloga. Mostrar todas las entradas

sábado, 20 de diciembre de 2014

AZKEN HAUSNARKETA

Egun on!!
Honako sarrera hau Blog-eko azkena da eta IKT-en  taldeka eta banaka egindako bideari amaiera emateko prozesu honetan bizitakoari buruz hausnarketa finala egingo dut. 

Hiru hilabete atzera joan eta ez nuke pentsatuko denbora gutxi honetan zehar puntu honetara ailegatuko nintzenik .  "Hausnartuz"-eko lehenengo sarrerara joan, bertan idatzitakoa irakurri eta izugarrizko bidea ikusten dut. Hasieran, lehenengo hiru edo lau sarreretan aipatzen den bezala, guztiz nahastuta nengoen, bakarrik Bloga erabiltzen nekien eta ez nekien ikasgai honen prozesua nolakoa izango zen eta horrek urduritasun handia eragiten zitzaidan. Baina klaseak pasa ahala zalantzak argitzen joan nintzen eta saioetako sarrerai eta hezkuntzari eta IKT-ei buruzko berriak, bideoak, argazkiak, Sideshareak eta abar bertan idazteari esker, gaur egungo Hausnartuz Bloga eraikitzea lortu dut.

Taldeka jarri eta dokumentatzailearen lanarekin hasi ginen. Hasieratik nahiko eroso sentitu nintzen lan honekin nahiko aske ikusten nuelako, nahiz eta Sitesa ezertxo ere ez ulertu...Gure mende zeuden lau taldetxoekin kontaktuan jarri eta lanarekin hasi ginen eta gure Dokugunean hainbat atal egitea erabaki genuen, gure lana egiteaz aparte Hezkuntzari bruzko berriak eskegi ahal izateko.

Sitesaren atal bakoitzari forma ematen hasi genion eta Hezkuntzari buruzko Slideshareak, bideoak, argazkiak, taldetxoen apunteak, lanak, hitz gakoak, hausnarketak , estekak eta abar ezartzen hasi ginen. Bitartean, gainera, beste dokumentatzaile taldeen hausnarketen behaketa txikitxoak egiten genituen gurenak tokatu arte.

Zazpigarren edo zortzigarren astean, gure taldetxoen lau aurkezpenak izan ziren. Honekin batera gure Sitesari amiaera emateko, haiek erabilitako euskarriak eskegi eta haien prozesuari buruzko hausnarketa bat egin genuen.

 Ikagai honi amaiera emateko eta bertan egindako lan guzti hau aurkezteko, aurreneko azken asteko klase teoriko eta praktiko batean azalpen zabal bat egin genuen. Saio teorikoan, Sitesa nola funtzionatzen zuen, gure lan prozesua eta gure lau azpi taldeen lan prozesua nolakoa izan den, gure esperientzia kontatu genuen eta Sitesean antolatutako atal desberdinaz hitz egin genuen. Saio praktikoan, aldiz, gure Dokuguneko kide batek Magis izeneko bideo programatzaile bat nola funtzionatzen zuen azaldu zuen eta ondoren guk sortutako eta gure esperientziarekin lotutako Hot Potatoes ariketa bat gainerakoekin egitea proposatu genuen.

Honekin esan dezaket bide honen amaierara heldu garela, baina nork daki, agian hurrengo batean elkar ikusiko gara!



jueves, 30 de octubre de 2014

5.SAIO PRAKTIKOA

Arratsalde on berriro!
Sarrera hau gaurko praktika saioan egindakoan zentratuko naiz. Hasi baino lehen, esan nahi nuke, pasaden asteko sarreran esan banuen gutxika-gutxika zalantza guztiak argitzen hasi egin nituela, esandakoa alde batera utziko dut, guztiz galduta nago berriz!

 Gaur, hasteko, klase-kide batzuen blogak aztertu egin ditugu batzuk dituzten akatzak zuzentzen joateko eta batzuk izan dituzten ideiak aztertzeko. Ondoren, hurrengo asteetan lan egingo dudan taldearekin elkartu naiz. Bertan, hurrengo asteetan izango dugun papera jakin dugu eta Sites bat sortu egin dugu.

Horregatik, lehen esan dudan moduan, oso galduta nago. Alde batetik egin behar dugun lana ez dut oso ondo ulertzen, bakarrik dakit beste taldeek lanak egiteko modua eta garapena behatu egin beharko dugula. Bestalde, Sites-en ez dut oraindik ezer ulertzen, baina espero dut blogarekin pasatu zaidan moduan, hau aste bat barru kontrolatzen jakitea.

2. SAIO TEORIKOA

   Arratsalde on!
 
Gaur IKT-ko bigarren klase teorikoa eduki dugu. Klaseari hasiera emateko, hezkuntzaren bakarkako hausnarketa bat egin dugu, Maria Acaso ikertzaile eta irakaslearen bideo bat ikusiz. Bertan, Madrileko unibertsitateko irakasle hau, klaseak emateko metodologia berriak erabiltzera bultzatzen du, Boterea, Ikustezintasuna, Denbora eta lekua, Informazioa eta Ezagutzaren puntuak kontuan hartuta. Horretarako,  Mariak bideo amaieran egindako hiru galderen bitartez, entzuleak hitz egiten den gaiari buruzko hausnarketa txiki bat egingo du. Puntuz-puntu proposatutako guztia entzuteko eta hausnartzeko aukera izateko, hemen behean bideo oso uzten dizuet, espero dut gustoko izatea!



Bestalde, bideoarekin jarraia emateko, bigarren aldiz,begi itzien ariketa egin dugu. Eta azkenik, hurrengo asteetan amiera arte lan egingo dugun azpi- taldeekin bildu egin gara lana antolatzen joateko.
 Hurrengora arte!

viernes, 24 de octubre de 2014

4. SAIO PRAKTIKOA

Egunon!

Atzo egon zen grebaren ondorioz, ez genuen klase praktikoetako hirugarren klasea eman. Beraz, gaur izandako laugarren saioa azaltzera pasatuko naiz.

 Gaur pasaden klasean bezala, asten honetan zehar izandako zalantzekin hasi gara. Blogarekin izandako arazoak argitzen hasi gara, eta ondoren,  etorkizunean egin beharreko lanak egiteko jarraituko ditugun puntuak azaldu ditu. Bertan, lauhilabete honetan zehar egin beharreko lan guztiak, taldeak idatziak, lanei buruzko gaiak, taldean berriak igotzeko egin beharreko SITE-a, etab. azaldu ditu, eta zalantzaren bat izatekotan guztia "e-gela"-n eskegita dagoela esan digu.

 Informazio berri hau guztia hartu eta gero, nahiz eta momentuz zalantzarik ez izan, oraindik informazio guztia antolaturik gabe daukat. Beraz, irakasleak esan duen bezala, espero dut orain daukadan desantolaketa hau, lauhilabetearen azkenerako egindako guzti honen helburua ulertzeko balio izatea.

miércoles, 22 de octubre de 2014

1. ETA 2. SAIO PRAKTIKOAK

Kaixo!
 Pasaden ostegun eta ostiralean IKT-ko lehenengo bi klase praktikoak izan genituen. Lehenengo klasean, lehenengo hamar minutuak ordenagailuekin ikertzen egon ginen. Geroago, ikasle bakoitzaren aurkezpena egin genuen eta guretzat IKT-ri buruz zer espero genuen eta, momentuz, interesgarriak eta ez interesgarriak iruditzen ari zitzaizkigun ezaugarriak azaltzeko aukera izan genuen. Azkenean, IKT-tik izan genituen hainbat zalantza argitzeko denbora izan genuen.

Bigarren klase praktikoan Bloga martxan jarri genuen. Bloga sortu egin genuen, gure gustora diseinatu eta sarreratxo bat egin genuen gure burua aurkeztuz. Honekin amaitu eta gero, aste honetarako egin behar ziren gainerako sarrerekin hasi ginen.

 Klase praktikora, hasieran, nahiko galduta  sartu nintzen, klase teorikotik oso gutxi argi atera nuelako. Bertan, nire burua aurkezterako orduan, aurreko sarreran pentsatzen nuen berbera azaldu nuen eta ikasgaiari buruzko alde on eta beste txar bat atera egin nuen. Alde batetik, gustatu zitzaidan Blog bat erabiltzeko ideia, astero gure hausnarketak eta hezkuntzari buruzko berriak igotzeko oso tresna erabilgarria zelako. Baina bestalde, ez zitzaidan asko gustatu ikasgaiaren antolaketa zehatz bat ez izatea, gehiago kostatuko zaidalako ikasgai honetan bideratzea.