viernes, 24 de octubre de 2014

4. SAIO PRAKTIKOA

Egunon!

Atzo egon zen grebaren ondorioz, ez genuen klase praktikoetako hirugarren klasea eman. Beraz, gaur izandako laugarren saioa azaltzera pasatuko naiz.

 Gaur pasaden klasean bezala, asten honetan zehar izandako zalantzekin hasi gara. Blogarekin izandako arazoak argitzen hasi gara, eta ondoren,  etorkizunean egin beharreko lanak egiteko jarraituko ditugun puntuak azaldu ditu. Bertan, lauhilabete honetan zehar egin beharreko lan guztiak, taldeak idatziak, lanei buruzko gaiak, taldean berriak igotzeko egin beharreko SITE-a, etab. azaldu ditu, eta zalantzaren bat izatekotan guztia "e-gela"-n eskegita dagoela esan digu.

 Informazio berri hau guztia hartu eta gero, nahiz eta momentuz zalantzarik ez izan, oraindik informazio guztia antolaturik gabe daukat. Beraz, irakasleak esan duen bezala, espero dut orain daukadan desantolaketa hau, lauhilabetearen azkenerako egindako guzti honen helburua ulertzeko balio izatea.

miércoles, 22 de octubre de 2014

IKT IRAKURGAIA

Gaur egungo gizartea, -materialista, -globalizatua, -digitala, eta informazio eta ezagutzaren-, komunikazioaren- eta irudiaren- gizartea bezalako etiketekin, oso zaila da definizio zehatz bat jartzea, eta zailtasun berdina izaten ari da eskolaren definizio zehatz bat eratzeko.

Eskola gehienak oraindik liburu, testu eta idazketa tradizionalari nagusitasuna ematen diote. Oso eskola gutxik teknologia berrietan oinarritzen dira klaseko eta kanpoko errealitatearen artean sor daitezkeen desoreka beldurragaitik. 

Izan ere, gaurko eskolaren funtzio nagusiak, IKTri begira asko dira: Gizartearen ezaugarriei hobeto egokitzea eta alfabetizatze digitala sustatzea, eten digitala sahiestea eta inklusio digitala bultzatzea eta hezkuntza eredua berriztatzea, hau da, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgela barruan integratzea.Izan ere, IKTari esker, ikasleen aktibotasuna, talde-lana, gaien arteko eta errealitatearekiko lotura eta motibazioa landu daiteke,

Aurretik esandakoagatik, beraz, gaur egun, tresna teknologiko asko eskaintzen dira klase barruan erabiltzeko.Tresna hauen artean hauek dira erabilgarrienak: Blogak, ikasleek artikuluak eta blogak igotzeko; Wikiak, talde-lana sustatzeko;Webquest-ak, edozein gai jorratzeko; Marka.gune sozialak, irakasleak ikasleekin esteka interesgarriak konpartitu ahal izateko; Podcast-ak, ikasleei audio eta bideo proiektuak eskatzeko; Mapa-kontzeptualak, ikasleek ideia nagusiak modu egokiak kokatzen ikasteko; Moodle, ikasleei gelatik kanpo irakurgaiak, bakarka edo taldeko lana bidaltzeko, etab.; eta azkenik, Bideojokoak, aktibotasuna, talde-lana, errealitatearekiko lotura eta motibazio moduko kontzeptuetan sakontzeko.

GALDERAK

-Zer gerta daiteke etorkizunean etxean teknologia erabiltzeko baliabidea ez dutenekin eta klasean alfabetizatze digitala modu oinarritzat eskuratzeko eskubidea ez dutenekin?

-Gaur egun lan egiten ari diren irakasleak, eta aintzinean jaso zuten hezkuntz tradizionalarekin, nola eman dezakete alfabetizatze teknologiko egoki bat?

BOST HITZ GAKO
-IKT, Alfabetizatze teknologikoa, lan-taldea, tresna digitala, ikasketa esanguratsua

1. ETA 2. SAIO PRAKTIKOAK

Kaixo!
 Pasaden ostegun eta ostiralean IKT-ko lehenengo bi klase praktikoak izan genituen. Lehenengo klasean, lehenengo hamar minutuak ordenagailuekin ikertzen egon ginen. Geroago, ikasle bakoitzaren aurkezpena egin genuen eta guretzat IKT-ri buruz zer espero genuen eta, momentuz, interesgarriak eta ez interesgarriak iruditzen ari zitzaizkigun ezaugarriak azaltzeko aukera izan genuen. Azkenean, IKT-tik izan genituen hainbat zalantza argitzeko denbora izan genuen.

Bigarren klase praktikoan Bloga martxan jarri genuen. Bloga sortu egin genuen, gure gustora diseinatu eta sarreratxo bat egin genuen gure burua aurkeztuz. Honekin amaitu eta gero, aste honetarako egin behar ziren gainerako sarrerekin hasi ginen.

 Klase praktikora, hasieran, nahiko galduta  sartu nintzen, klase teorikotik oso gutxi argi atera nuelako. Bertan, nire burua aurkezterako orduan, aurreko sarreran pentsatzen nuen berbera azaldu nuen eta ikasgaiari buruzko alde on eta beste txar bat atera egin nuen. Alde batetik, gustatu zitzaidan Blog bat erabiltzeko ideia, astero gure hausnarketak eta hezkuntzari buruzko berriak igotzeko oso tresna erabilgarria zelako. Baina bestalde, ez zitzaidan asko gustatu ikasgaiaren antolaketa zehatz bat ez izatea, gehiago kostatuko zaidalako ikasgai honetan bideratzea.


domingo, 19 de octubre de 2014

1. SAIO TEORIKOA

Arratsalde on!
Ostegunean, IKT-ko lauhilabeteko lehenengo klase teorikoa izan genuen. Hasieran, irakasleak ikasgai hau nola ebaluatuko zen, klase praktiko eta teorikoen lanak nola bananduko ziren eta ikaskuntza prozesuaren hausnarketa bat egiteko, portafolio digital bat, Bloga, egingo genuela azaldu zuen.

Geroago, ariketa berezi bat egin genuen, begiak itxi behar genituen eta irakasleak IKT-rekin eta Hezkuntzarekin zerikusia zuten galderak egiten zituen, eta burutik pasatzen ziren lehenengo erantzunak, gero, kuadernoan idatzi behar izan genituen.

 Azkenik, power point baten bitartez, IKT-ko aurkezpena egin zuen, ikasgai honen helburua zeintzuk diren, IKT Lehen Hezkuntzan zergatik den garrantzitsua, irakasle on baten ezaugarriak zeintzuk ziren, etab. azaldu zuen.

 Nik ikasgai honi buruz izan nuen lehenengo sentipena nahiko arraroa izan  zen ikasgai honi buruz pentsata nuen eskema guztiz apurtu egin zitzaidalako, eta beraz, bi orduko klasetik oso gutxi argi atera egin nuen. Oraindik ere, guztia pixka bat nahastuta daukat, baina gutxika- gutxika  ikasgai honen helburu nagusia ulertzen hasi naiz.

 Ikasgai honetaz, momentuz, alde on bat eta txar bat atera dut. Alde batetik, gustatzen zait Blog batekin lantzen dela ikasteko trena oso baliagarria iruditzen zaidalako. Pasaden urtean ere beste ikasgai batean Blog bat erabil egin nuen, eta nire kabuz aurkitutako berrien bitartez hezkuntzari buruzko gauza berri asko ikasi nituen. Bestalde, ez zait asko gustatu, hasieratik ikasgai honi buruzko eskema zehatz bat ez daukadalako, eta beraz, guztia nahasita daukadanez urduritasun eta zorotasun pixka bat eragiten dit.