viernes, 5 de diciembre de 2014

"NESKENTZAKO" ETA "MUTILENTZAKO" IPUINAK

Arratsalde on!
 Gizarte-sare bati esker  ondoren eskura utzitako berri  harrigarri hau irakurri dut. Behin eta berriro  gai honi buruz lan egiten ari garenez eta honen garapena sustatzeko, dendetan salgai jarritako produktu hau izugarrizko oztopoa dela kontuan hartuta, internetetik berria bilatzea eta bertan publikatzea erabaki izan dut:

Zein arraio dira bada "neskentzako" eta "mutilentzako" ipuinak?

Betiko ipuinak ote, printzesa ederrez eta printze ausartez beteak? Egungo pertsonaia eta bibliografietan oinarrituta zer ipuin aterako lirake “neskentzat” ikasgai, eta “mutilentzat” lezio? Gauza jakina, behintzat, ipuinetan urdina eta arrosa nahasteak ez duela morea sortzen, muturreko arrosak eta urdinak indartzen ditu.
Etsigarria da ohartzea sei-zazpi urteko umeak hizkuntza sexistan alfabetatzera iristen direla: “ez ditut galtza hauek jantzi nahi, mutilenak dira”, “niri ez zaizkit panpinak gustatzen, neskenak dira”… Arrazoiaren bidetik saiatzen da heldua erantzuten: “ez du inon jartzen neskentzat edo mutilentzat direnik”, “ez dago inongo lege edo arauik idatzita dioenik hau neskentzat edo mutilentzat denik”, “gauzek ez dute potota eta pititorik”… baina sarri gakoa muinera joatea izan daiteke: “Ados. Zerrendatuko ditugu zein diren neskentzako gauzak, lanbideak, egin beharreko denak, eta mutilentzakoak. Eta zuk pototarekin jaio zinelako ezingo duzu mutilentzako zerrendatutako ezer egin edo aukeratu, eta alderantziz. Hobeto biziko zarete? Zer irabazten duzue?”.
Horra galdera: Zer arraio irabazten da ipuin batzuei tapa urdina eta besteei arrosa jarrita, teorian bakoitzaren erosle kopurua erdira mugatuta? Batek ez daki non hasten den marketina eta non amaitzen eskaera, norbere eskemen ondorio ote den semearen eta alabaren armairuak kolore, forma eta prenda hain ezberdinez gainezka egotea edo ingurukoengandik hala iritsi zaizkiolako eta dendan bestelakorik bilatzea ezinezko delako ote den.
Ahal duguntxoa egitearen pozez bizi gaitezke, eta indar txiki horiek metatzean poz ederrak hartzera iritsi ere bai. Ipuin sexista hauen kasuan ez dadila marketinga merke atera!


ASTEKO SAIO TEORIKOA ETA BI PRAKTIKOAK

Kaixo!!
Aste honetan, Modulo Astea dela eta, ez ditugu IKT-ko klase teorikorik izan. Hala eta guztiz ere, ostegunean klase praktiko bat antolatu egin zen ikasgaiko azken orduak aprobetsatu ahal izateko, baina nire talde-kideak eta ni modulu lana egiteko jarri genuen planikazioa dela eta, ez genuen klasera joateko aukerarik izan.

sábado, 29 de noviembre de 2014

12. SAIO PRAKTIKOA

Egun on!

Ostiralean, laugarren mailako ikasleen graduazioa zela eta, gure IKT-ko klase praktikoa ez zen gauzatu.


11. SAIO PRAKTIKOA

Arratsalde on berriro!
Osteguneko klase praktikoan gure Dokugunea antolatzen jarraitu genuen. Bertan, aurkezpenen bideoak igo, hausnarketak egin eta  gure taldetxoak Sites-ean duten leku berezia betetzen amaitu genuen. Horretaz aparte, bi aste barru dokumentatzaile bezala egin beharko dugun aurkezpenerako landuko ditugun puntuen eskema egin genuen.


6. SAIO TEORIKOA

Arratsalde on!
Ostegunean IKT-ko seigarren saio teorikoa eduki genuen. Bertan dokumentatzaileak ez ziren azken taldeak haien gaiei buruzko aurkezpena egin zuten, haien artean gure lau taldeak. Sarrera honetan gure lau taldeen aurkezpenetan zentratu egingo naiz.

Lehenengo taldea, beste bi bezala, Eskola 2.0ri buruz hitz egin zuten. Gai honen aurkezpena egiteko musikarekin eta talde kide guztien ahotsarekin lagunduta zegoen bideo bat euskarri bezala erabili zuten. Klasean sortutako giroari begira nahiko ona izan zen. Pasaden asteko aurkezpenetan baino askoz jende gehiago egon zen, eta gehienak nahiko adi egon ziren, batez ere aurkezteko era interesgarria eta entretenigarria izateagatk.

Bigarren taldeak Eskola 2.0 gaia aurkeztekoPow Toon programa erabili zuten. Programa hau Power Pointaren bitartez sortzen diren lanak bezala bideo batean animatzen datza, efektu eta irudi bereziekin eta musikarekin. Kontuan izanda programa hau  aurkezpenak egiteko ez zela inoiz klasean erabili, ordu honetan izan ezik, jende askoren adimena eskuratu du.

Hirugarren taldeak, bigarrenak bezala, euskarri moduan programa berri hau erabili du. Aurkezpen honetan desberdintasun txiki bat dago, bideo eta musikari talde kideen ahotsa gehitu diote. Aurkezpen hau nahiko osatua egon da kontuan izanda programa berri eta berezia erabili dutela, musikarekin egoera eroso eta animatua sortu dutela eta informazio osagarria gehietu dutela haien ahots grabazioari esker. Bertan, beste aurkezpenetan bezala, jendea nahiko adi egon da.

Laguarren taldeak, TIC-TAC praktika onei buruzko aurkezpena egiteko Emaze programa erabili du. Emaze aurkezpenetan klaseko aurkezpenetan  inoiz ikusitako beste programa da. Bertan, power pointarekin landu daitekeen bezalako lana egin dute, ikas-kide guztien ahotsekin lagunduta. Jendea aurkezpenean adimena galtzen joan da, kontuan izanda aurretik beste bost edo sei aurkezpen egon zirela eta guztiak arlo berdinaren inguruan hitz egiten zutela. Horregatik, entzuleen adimena eskuratzeko, aurkezpenaren amaieran bi galderatxo bota dituzte klasean debate txiki bat sustatuz.



domingo, 23 de noviembre de 2014

ZERGATIK IKASLEAK ESKOLAN ASPERTZEN DIRA?

Arratsalde on!
Oraindik badago jendea hezkuntzarekin erlazio zuzena ez duena eta hurrengo galdera egiten duena: Zergatik umeak eskolan aspertzen dira?. Galdera honi erantzuna emateko "Redes"-en bideo motz eta zehatz honekin topatu naiz. Espero dut gustoko izatea eta zuen zalantzak argitzea!!

viernes, 21 de noviembre de 2014

10. SAIO PRAKTIKOA

Egun on!
Gaurko klase praktikoan Suguta Mitrari buruzko bideo bat ikusi dugu. Bertan Indiako eta beste herrialdeetan teknologia berriak hezkuntzan erabiltzeko eskubiderik ez dituzten herrietan eta erabiltzeko eskubideak dituzten herrialde garatuagoetan esperimentu bat egin du.  Bertan, ordenagailuak erabiltzera ohituak dauden umeak eta ordenagailuren bat erabiltzeko edo ikusteko eskubiderik izan ez duten umeak, taldean eta teknologia berriekin lan egiten, lortzen dituzten emaitzak  eta ondorioak frogatzen datza.

Esperimentu honetan erabiltzen den metodologia eta honen ezaugarri eta ondorioak ezagutzeko bideo oso eskegiko dizuet eskura izateko. Espero dut gustoko izatea eta barneko hausnarketa egitea.
Hurrengora arte!
 <iframe width="560" height="315" src="//www.youtube.com/embed/dk60sYrU2RU" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>