jueves, 3 de noviembre de 2016

QR KODEA

Egun on!
Gaurko klasean QR kodeei buruz hitz gin dugu. Gaur egun toki guztietatik aurki dezakegun "irudia" da, baina askotan ez dakigu zelan sortzen den ezta zertarako erabiltzen den ere.
QR kodea Denso-Wase konpania japoniarrak 1994an sortutako bi dimentsiotako barra-kodea da. Kode honek, datuen matrize baten itxura dauka, koadro formako eredi baten atzeko planoa kolore zuriz eta gainean kokatutako koadrotxoak beltzez agertzen direlarik.

Kode hauetan, edozein informazio gorde daiteke, baina gehienbat URLak edo testua gordetzeko erabiltzen dira eta izkinetan ikus daitezkeen hiru lauki handi horien bitartez, irakurgailuek kodearen kokapena antzeman dezake.

 Halako kodeak sortzeko, bakarrik interneten eskaintzen diren hainbat eta hainbat web orrien artean bat  aukeratuko dugu eta bertan bakarrik URLa, argazki , bideo edo beste zer edo zer estekatu beharko dugu. Beraz, halako bat nola sortzen den jakiteko, adibide bat jarriko dut.

Hasteko, QR kode bat sortzeko beharrezkoa den web orri bat bilatuko dugu.HAU ADIBIDEZ

Ondoren, nire kasuan argazki baten URL bat jarriko dut (argazkia eskuinean agertzen dena da). URL
hau sartzean, azpian agertzen den "Generar codigo"-ari emango diot eta  "Incrustar codigo QR"-en clickatuko dugu.

Azkenik, QR kode honen atzean argazki hau badagoen ala ez ikusteko, mobil edo tablet batean QR kodea irakurtzen duen aplikazioa deskargatu behar da. Beraz, hau ireki kodearen aurrean jarri, argazki bat aterako bazenu bezala, eta...listo! 

Frogatu ea argazkia agertzen baden eta zuk beste bat sortu, aurrera!



No hay comentarios:

Publicar un comentario