domingo, 19 de octubre de 2014

1. SAIO TEORIKOA

Arratsalde on!
Ostegunean, IKT-ko lauhilabeteko lehenengo klase teorikoa izan genuen. Hasieran, irakasleak ikasgai hau nola ebaluatuko zen, klase praktiko eta teorikoen lanak nola bananduko ziren eta ikaskuntza prozesuaren hausnarketa bat egiteko, portafolio digital bat, Bloga, egingo genuela azaldu zuen.

Geroago, ariketa berezi bat egin genuen, begiak itxi behar genituen eta irakasleak IKT-rekin eta Hezkuntzarekin zerikusia zuten galderak egiten zituen, eta burutik pasatzen ziren lehenengo erantzunak, gero, kuadernoan idatzi behar izan genituen.

 Azkenik, power point baten bitartez, IKT-ko aurkezpena egin zuen, ikasgai honen helburua zeintzuk diren, IKT Lehen Hezkuntzan zergatik den garrantzitsua, irakasle on baten ezaugarriak zeintzuk ziren, etab. azaldu zuen.

 Nik ikasgai honi buruz izan nuen lehenengo sentipena nahiko arraroa izan  zen ikasgai honi buruz pentsata nuen eskema guztiz apurtu egin zitzaidalako, eta beraz, bi orduko klasetik oso gutxi argi atera egin nuen. Oraindik ere, guztia pixka bat nahastuta daukat, baina gutxika- gutxika  ikasgai honen helburu nagusia ulertzen hasi naiz.

 Ikasgai honetaz, momentuz, alde on bat eta txar bat atera dut. Alde batetik, gustatzen zait Blog batekin lantzen dela ikasteko trena oso baliagarria iruditzen zaidalako. Pasaden urtean ere beste ikasgai batean Blog bat erabil egin nuen, eta nire kabuz aurkitutako berrien bitartez hezkuntzari buruzko gauza berri asko ikasi nituen. Bestalde, ez zait asko gustatu, hasieratik ikasgai honi buruzko eskema zehatz bat ez daukadalako, eta beraz, guztia nahasita daukadanez urduritasun eta zorotasun pixka bat eragiten dit.