miércoles, 7 de septiembre de 2016

CINTE 2016 CONGRESUA

Egun on!

Gaur, aurreko sarreran aipatu nuen bezala, asteartean eta azteazkenean joan ginen kongresuari burz hitz egingo dugu. CINTE 2016 izeneko kongresu honetan  hezkuntzarekin erlazio zuzena duten pertsonak parte hartu dute:

  • Jorge Tapia Valdés doktorea: Chileko  Justizia eta Hezkuntza Ministroa.
  • Julio Cabero Almenara doktorea: Sevillako Unibertsitateko Didaktika eta Eskola Antolakuntzan Katedraduna eta Hezkuntza- Teknologian katedratuna.
  • Xabier Basogain doktorea:Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) irakaslea eta Madrilgo Unibertsitateko Politeknikoan telekomunikazioetan ingeniari doktorea.
  • Miguel Ángel Conde González doktorea:Leongo Unibertsitatean irakaslea eta Salamancako Unibertsitateko  GRIAL taldeari lotuta dago.
  • José Antonio Torres González doktorea:Jaengo Unibertsitatean katedraduna. Pedagogia Saileko eta Jaengo Unibertsitateko DIEA (Desarrollo e Investigación de la Educación en Andalucía)  ikerkuntzako Zuzendaria.

Guztiak, Berrikuntzaren eta teknologiak hezkuntzan duen balioaren eta eraginaren  inguruan hitz egin arren, bakoitzak sail desberdinak landu egin ditu. Hauen artean,  hurrengo paragrafoan gehien intresatu zaizkidan hitzaldien autoreak eta gaiak aipatzen ditut.


 Julio Caberok, adibidez, Errealitate gehituari buruz hitz egin du; Xabier Basogainek ikasleek
programatzen ikasteko erabiltzen duten Scratchari buruz eta honen alde onei buruz hitz egin du; Miguel Angel Condek teknologiari eta informatikari esker ikasleen egoera akademikoan lortu daitezkeen hobekuntzei buruz hitz egin digu, honen adibide bezala, supermerkatuek haien interesa propioak lortzeko haien bezeroek txartelen bitatez uzten duten informazioa erabiltzea da ;  eta Jose Antonio Torresek, zailtasunak edo berezitasunak izan ditzaketen ikasleengan zein lagungarriak izan daitezkeen baliabide hauei buruz
hitz egin digu.

Laburpen txiki hau eta gero, honi buruzko informazio gehiago jaso nahian, egin click hemen.

Espero dut zer edo zer berria ikastea, hurrengora arte!