jueves, 1 de diciembre de 2016

JOLASTEN IKASI

Arratsalde on!

Pasaden egunean Down Sidnromeko umeei eta zailtasunak dituzten beste umeei zuzendutako baliabidea aurkitu nuenez, gaur ikasle guztiek klasea nematen dituzten hainbat ikasgaiak indartzeko baliabidea bilatzea erabaki dut. Saiatu naiz baliabide bat aurkitzen non ikasleek jolastearen bitartez ikasten duten eta hau izan da bilaketaren emaitza: Little Smart Planet.

Little Smart Planet 6 eta 11 urteren arteko umeei zuzendutako mobileko jokoak dira. Euskarri honen bitartez umeek klasetik kanpo matematika, lengoaia eta ingelesa lantzeko aukera daukate. Gainera,  ikasleek jolasen bilduma baten bitartez jolasten ikasten duten bitartean, gurasoek eta beste heziztaileek ume hauen garapenaren informazio desberdina ikusteko aukera dute. Azterketa honetan, umeek erabilitako denbora, gainditutako probak eta hauentzako jolas egokitu gomendagarrienak zeintzuk diren aztertzeko aukera dute.

Azkenik, aipatzekoa da joko honek curriculumak LHko maila eta ziklo bakoitzerako ezarritako helburuak eta oinarrizko gaitasunak lantzen dituela. Baliabide hau hobeto ulertzeko, bertan uzten dizuet baliabide honen deskribapen sakonago bat, eskaintzen dituen atal eta aukera guztiak barne:


Espero dut interesgarri  eta baliagarria ikustea eta animatu frogatzera!
Halako baliabide gehiago bilatzen jarraituko naiz bitartean, hurrengora arte!