viernes, 5 de diciembre de 2014

"NESKENTZAKO" ETA "MUTILENTZAKO" IPUINAK

Arratsalde on!
 Gizarte-sare bati esker  ondoren eskura utzitako berri  harrigarri hau irakurri dut. Behin eta berriro  gai honi buruz lan egiten ari garenez eta honen garapena sustatzeko, dendetan salgai jarritako produktu hau izugarrizko oztopoa dela kontuan hartuta, internetetik berria bilatzea eta bertan publikatzea erabaki izan dut:

Zein arraio dira bada "neskentzako" eta "mutilentzako" ipuinak?

Betiko ipuinak ote, printzesa ederrez eta printze ausartez beteak? Egungo pertsonaia eta bibliografietan oinarrituta zer ipuin aterako lirake “neskentzat” ikasgai, eta “mutilentzat” lezio? Gauza jakina, behintzat, ipuinetan urdina eta arrosa nahasteak ez duela morea sortzen, muturreko arrosak eta urdinak indartzen ditu.
Etsigarria da ohartzea sei-zazpi urteko umeak hizkuntza sexistan alfabetatzera iristen direla: “ez ditut galtza hauek jantzi nahi, mutilenak dira”, “niri ez zaizkit panpinak gustatzen, neskenak dira”… Arrazoiaren bidetik saiatzen da heldua erantzuten: “ez du inon jartzen neskentzat edo mutilentzat direnik”, “ez dago inongo lege edo arauik idatzita dioenik hau neskentzat edo mutilentzat denik”, “gauzek ez dute potota eta pititorik”… baina sarri gakoa muinera joatea izan daiteke: “Ados. Zerrendatuko ditugu zein diren neskentzako gauzak, lanbideak, egin beharreko denak, eta mutilentzakoak. Eta zuk pototarekin jaio zinelako ezingo duzu mutilentzako zerrendatutako ezer egin edo aukeratu, eta alderantziz. Hobeto biziko zarete? Zer irabazten duzue?”.
Horra galdera: Zer arraio irabazten da ipuin batzuei tapa urdina eta besteei arrosa jarrita, teorian bakoitzaren erosle kopurua erdira mugatuta? Batek ez daki non hasten den marketina eta non amaitzen eskaera, norbere eskemen ondorio ote den semearen eta alabaren armairuak kolore, forma eta prenda hain ezberdinez gainezka egotea edo ingurukoengandik hala iritsi zaizkiolako eta dendan bestelakorik bilatzea ezinezko delako ote den.
Ahal duguntxoa egitearen pozez bizi gaitezke, eta indar txiki horiek metatzean poz ederrak hartzera iritsi ere bai. Ipuin sexista hauen kasuan ez dadila marketinga merke atera!


ASTEKO SAIO TEORIKOA ETA BI PRAKTIKOAK

Kaixo!!
Aste honetan, Modulo Astea dela eta, ez ditugu IKT-ko klase teorikorik izan. Hala eta guztiz ere, ostegunean klase praktiko bat antolatu egin zen ikasgaiko azken orduak aprobetsatu ahal izateko, baina nire talde-kideak eta ni modulu lana egiteko jarri genuen planikazioa dela eta, ez genuen klasera joateko aukerarik izan.