viernes, 31 de octubre de 2014

IKUSI ETA IKASI

Egun on!

Sarrera honetan, seme-alaba edo ikasleei buruz egin ohi ditugun galdera batzuk erantzuten sahiatuko naiz.  Askotan, umeak dituzten jarreraz edo egiten dituzten ekintzaz kexatzen gara, baina inoiz ez gara konturatzen umeak ikusten dutenetik ikasten dutela. Umeentzako eredu jarraikorrak, nagusiki, etxean gurasoak eta eskolan irakasleak dira. Haietaz ikasten dute aurrera nola joatera, bizitzan nola jokatzera, zerbait okertzen denean gutxika-gutxika zuzentzen joatera, eta batez ere, guk egiten ditugun jarduerak imitatzera.

Askotan ikasleei edo seme-alabei, kasu honetan, esaten zaie zer den zuzena eta zer ez, zer egin pertsona ona izateko, lanbide ona izateko, eta zure bizitzarako kaltegarriak diren akzioak ez egiteko. Baina askotan konturatu barik, aholku horiek ematen diren bitartean ez diren egin behar akzioak haien aurrean egiten dira. Adibide argi bat da  hurrengo bideoa da. 
  





Ama, aita, andereño edo maisu, gogoratu egunero behatzen zaitudala.