viernes, 21 de noviembre de 2014

10. SAIO PRAKTIKOA

Egun on!
Gaurko klase praktikoan Suguta Mitrari buruzko bideo bat ikusi dugu. Bertan Indiako eta beste herrialdeetan teknologia berriak hezkuntzan erabiltzeko eskubiderik ez dituzten herrietan eta erabiltzeko eskubideak dituzten herrialde garatuagoetan esperimentu bat egin du.  Bertan, ordenagailuak erabiltzera ohituak dauden umeak eta ordenagailuren bat erabiltzeko edo ikusteko eskubiderik izan ez duten umeak, taldean eta teknologia berriekin lan egiten, lortzen dituzten emaitzak  eta ondorioak frogatzen datza.

Esperimentu honetan erabiltzen den metodologia eta honen ezaugarri eta ondorioak ezagutzeko bideo oso eskegiko dizuet eskura izateko. Espero dut gustoko izatea eta barneko hausnarketa egitea.
Hurrengora arte!
 <iframe width="560" height="315" src="//www.youtube.com/embed/dk60sYrU2RU" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>

9.SAIO PRAKTIKOA

Egun on berriro!
Atzoko klase praktikoan taldeko SITESarekin jarraitu ginen.  Alde batetik, Summerhillen eta Waldorfen historiari eta erabiltzen den metodologiari buruzko bi sarrera berri egin genituen,eta Amaraberri sistemari buruzko informazioa bilatu genuen, hurrengo saioetan honi buruzko sarrera bat egiteko. Beste aldetik, gaurko klase teorikoari buruzko sarrera egiteko informazioa antolatu dugu,  eta azkenik, gure lau taldetxoen atalak berriro antolatu eta informazio gehiago sartu genuen.




5. SAIO TEORIKOA

Egun on!
Atzoko klase teorikoan klaseko taldeen sei aurkezpen egon ziren. Bertan, nahiz eta nire gain dauden lau taldetxoak aurkezpenik ez egin, nire burua dokumentatziaile  barruan sartu nuen. Aurkezpenak aztertuz aparte, gehienbat, bakopitzaren eraginez entzuleengan sortutako jarrerak aztertu egin nituen.

Talde bakoitzeko ezaugarri nagusiak azaldu baino lehen esan beharra dago klaseko ikasle askok ez zirela etorri. Lehenengo taldearekin hasiz,  Gizarte pantaila-anitzei buruz hitz egin zuen. Gai honen aurkezpena egiteko, euskarri moduan power point bat erabili zuten. Entzule gehienak ez ziren oso adi egon eta hauetako askok ordenagailuarekin egon ziren.

Bigarren taldeak historian zehar egon ziren aldaketei buruz hitz egin zuen. Hauek haien gaiari buruzko aurkezpena egiteko bideo bat erabili zuten, eta honek ikasleengan jarrera aldaketa eragin zuen, gehienak aurkezpen guztia entzuten egonez.

Hirugarren taldeak Gaitasun mapari buruz hitz egin zuen. Gai hau aurkezteko talde hau power point bat erabili zuen, horregatik, nire ustez, lehenengo aurkezpenarekin eta gero egon ziren beste batzuekin gertatu zen bezala, jendeari ez zion atentzioa deitu bideoarekin bezala, eta horrek eragi zuen entzule askok beste gauzetara egotea.

Laugarren taldeak Web 2.0ri buruz hitz egin zuen, hauek, aurkezpena, bigarren taldea bezala, bideo baten bitartez egin zuen eta jarreretan  ondorioak berdinak izan ziren.

Bostgarren taldeak"Konpetentzia digital eta informazionalak eskolan" gaiari buruz hitz egin dute, hauek prezi eta audio baten bidez aurkezpena egin dute. Oso arraroa eta berezia iruditu zait ez nuelako inoiz ikusi halako aurkezpen bat.

Azkenik, seigarren taldeak eskolaren sorreratik egon den garapenari buruz hitz egin dute. Azken hauek, gehienak bezala, power point baten bidez egin dute eta azkena izan zela kontuan izanda, jendeak ez zituen klase hasieran zituen gogoak, .

Klase hau aztertzeari esker aztertu izan ahal dut  oso zaila dela entzuleen adimena aurkezpen osoan izatea, eta are gutxiago sei aurkezpen entzun eta gero. Nire ustez, nahiz eta guztien adimena egoera honetan lortzea zaila izan, atzoko egoera aztertuz, ohiko aurkezpenetan erabiltzen den materiala eta dinamika aldatuz uste dut lortu daitekeela.