sábado, 20 de diciembre de 2014

AZKEN HAUSNARKETA

Egun on!!
Honako sarrera hau Blog-eko azkena da eta IKT-en  taldeka eta banaka egindako bideari amaiera emateko prozesu honetan bizitakoari buruz hausnarketa finala egingo dut. 

Hiru hilabete atzera joan eta ez nuke pentsatuko denbora gutxi honetan zehar puntu honetara ailegatuko nintzenik .  "Hausnartuz"-eko lehenengo sarrerara joan, bertan idatzitakoa irakurri eta izugarrizko bidea ikusten dut. Hasieran, lehenengo hiru edo lau sarreretan aipatzen den bezala, guztiz nahastuta nengoen, bakarrik Bloga erabiltzen nekien eta ez nekien ikasgai honen prozesua nolakoa izango zen eta horrek urduritasun handia eragiten zitzaidan. Baina klaseak pasa ahala zalantzak argitzen joan nintzen eta saioetako sarrerai eta hezkuntzari eta IKT-ei buruzko berriak, bideoak, argazkiak, Sideshareak eta abar bertan idazteari esker, gaur egungo Hausnartuz Bloga eraikitzea lortu dut.

Taldeka jarri eta dokumentatzailearen lanarekin hasi ginen. Hasieratik nahiko eroso sentitu nintzen lan honekin nahiko aske ikusten nuelako, nahiz eta Sitesa ezertxo ere ez ulertu...Gure mende zeuden lau taldetxoekin kontaktuan jarri eta lanarekin hasi ginen eta gure Dokugunean hainbat atal egitea erabaki genuen, gure lana egiteaz aparte Hezkuntzari bruzko berriak eskegi ahal izateko.

Sitesaren atal bakoitzari forma ematen hasi genion eta Hezkuntzari buruzko Slideshareak, bideoak, argazkiak, taldetxoen apunteak, lanak, hitz gakoak, hausnarketak , estekak eta abar ezartzen hasi ginen. Bitartean, gainera, beste dokumentatzaile taldeen hausnarketen behaketa txikitxoak egiten genituen gurenak tokatu arte.

Zazpigarren edo zortzigarren astean, gure taldetxoen lau aurkezpenak izan ziren. Honekin batera gure Sitesari amiaera emateko, haiek erabilitako euskarriak eskegi eta haien prozesuari buruzko hausnarketa bat egin genuen.

 Ikagai honi amaiera emateko eta bertan egindako lan guzti hau aurkezteko, aurreneko azken asteko klase teoriko eta praktiko batean azalpen zabal bat egin genuen. Saio teorikoan, Sitesa nola funtzionatzen zuen, gure lan prozesua eta gure lau azpi taldeen lan prozesua nolakoa izan den, gure esperientzia kontatu genuen eta Sitesean antolatutako atal desberdinaz hitz egin genuen. Saio praktikoan, aldiz, gure Dokuguneko kide batek Magis izeneko bideo programatzaile bat nola funtzionatzen zuen azaldu zuen eta ondoren guk sortutako eta gure esperientziarekin lotutako Hot Potatoes ariketa bat gainerakoekin egitea proposatu genuen.

Honekin esan dezaket bide honen amaierara heldu garela, baina nork daki, agian hurrengo batean elkar ikusiko gara!