viernes, 12 de diciembre de 2014

15. SAIO PRAKTIKOA

Gaurko klase praktikoan, atzo amaitu ez genituen aurkezpenekin jarraitu eta gaur egin behar ziren aurkezpenak egin ditugu.Lehenengo aurkezpena dokumentatzaile ez zen taldearena izan da eta kide bakoitzaren teknografiak ikusi ditugu, bakoitza desberdina.

Aurkezpen hau eta gero, hiru dokumentatzaileen aurkezpen praktikoak egin dira, hauen artean nire taldearena.Lehenengoak, haiek erabilitako euskarrien erabilera orokorra azaldu dute. Bigarrenak, bere Sitesa erabiliz, dokumnetatzaileak ez ziren taldeentzat oso ariketa egokia bideratu dute. Bertan, Sitesean horri bat sortu, argazki bat igo, argazki horretan hiperbinkulo bat jarri eta, azkenik, lau galdera erantzun izan ditugu.

Klaseari amaiera emateko, gure aurkezpena egin dugu. Azalpenaren hasieran, nire talde- kide batek bideoak egiteko "Magis"   programarekin egin daitezkeen  efektu batzuk komentatu eta honen erabilgarritasuna azaldu egin du. Amaitzeko, hot potatoesekin egindako bi ariketa  klasean egiteko proposatu egin dugu, baina denbora dela eta, hurrengo asterako utzi behar izan dugu.



ZERGATIK FINLANDIAKO HEZKUNTZA ERREFERENTZIATZAT HARTZEN DUGU?

Izenburuan agertzen den galderari erantzuna emateko, "Salvados" programak hezkuntza honi zuzendutako dokumuentalaren zatitxo bat hemen utziko dizuet. Bertan  hezkuntza motan honen ezaugarri batzuk aipatzen dira, esaterako, erabiltzen de material guztia dohain dela eta bigarren hezkuntzan  ikasleek ordutegiak eta ikasgaiak aukeratzen dituztela.