martes, 29 de noviembre de 2016

IKT DOWN SINDROME IKASLEEKIN LANTZEN

Arratsalde on!
Gaur  Leioako Magisteritza eskolan "Linguanova 2016"izeneko kongresua aurrera eraman dugu. Talde bakoitzak hizkuntzarekin eta berrikuntzarekin erlazio zuzena duten gaiei buruz egindako ikerketak aurkeztu egin ditugu, gure kasuan Down Sindromea duten umeekin idazkera eta irakurketa nola lantzea.
Hortik abiatuta, pentsatzen hasi naiz  IKT-ak eskaintzen dituen baliabide eta erremintak zein lagungarriak izan daitezkeen ume hauen hezkunztarako, orokorrean. Beraz, honi buruzko berriak bilatzen naiz eta hurrengoarekin topatu naiz: Poryecto Aprender

"Proyecto Aprender" izeneko proiektu hau Zientzia eta Hezkuntzaren ministerioak aurrera eraman du eta edozein desgaitasun duen umearen gurasoei eta irakasleei bideratuta dago. Honen helburua ume hauen inguruko nagusiei IKT-een bitartez haur hauen LHko 6. mailara arteko hezkuntza prozesuan zehar  laguntza osagarri bat eskaintzea da.

Joko honetan haurrek pertsonaien papera hartuko dute eta egunerokotasuneko egoerak landuko dituzte. Egunerokotasuneko baliabide hauek "munduetan" sailkatuta daude: Izatera ikasi eta Egitera ikasi. Beraz, zein mundua aukeratzen duten arabera eduki bat edo beste bat landuko dute. Aldi berean, mundu hauek eszenatoki desberdinetan banatuta daude eta bat edo beste bat hautatzearen arabera, landuko dituzten jarduera hauek haien interesetan oinarrituta egongo dira.

"Egitera ikasi" mundua hautatzen badugu supermerkatuaren, ordenagailuaren, garraiobideen eta sukaldearen eszenatokiak agertzen dira, eta supermerkatuan clickatzen badugu merkataritza zentro batean dauden dendak agertzen dira, non erosketak egin beharko ditugun, ordaintzeko beharrezkoak diren kalkuluak egin beharrez.









"Izatera ikasi" mundua clickatzen badugu, aldiz, gorputzaren, medikuaren, garbitasunaren eta logelaren eszenatokiak agertuko dira.