sábado, 15 de noviembre de 2014

7.SAIO PRAKTIKOA

Egun on berriro!

Osteguneko klase praktikoa SITE-arekin lantzen eman genuen. SITE hau berrantolatu genuen, atal berriak sartuz, gure taldetxoen izen guztiak jarriz, hauen partaideen ezaugarri, Blog pertsonal guztiak sartuz eta orain arte egin dutena azalduz, eta azkenik,Eskola 2.0ri buruzko informazioa eskaintzeko sarreratxo bat egin genuen Slideshareko power point batek zeukan informazio osagarriz lagunduta.

Azken honerako, taldeko Slideshare kontu bat sortu genuen, bertatik power pointak deskargatu ahal izateko, eta bertara etorkizunean agian egingo ditugunak igotzeko. Nahiz eta sarrera honetan SITES-era zuzenean joateko linka  txertatu, bertan ere Slidesharea eskura utziko dizuet. Espero dut argi ulertzea eta Eskola 2.0ri buruz gehiago ikastea, Hurrengora arte!



                                                            

3. SAIO TEORIKOA

Egun on!

Ostegunean asteko klase teorikoa izan genuen. Bertan, lehenengo dokumentatzaile taldearen bost taldetxoak aurkezpenekin hasi dira. Lehenengo taldeak teknologia gizartea eta eskoletan dituzten abantailei buruz hitz egin dute, bigarren eta hirugarren taldeek informazio eta teknologia gizartean eta eskoletan dituzten abantailei buruz, laugarrenak Web 2.0ri buruz eta azkenak, bostgarren taldeak, ikaskuntza dialogikoari buruz aurkezpena egin digu. 

Gaurko klaseari buruz ateratako hausnarketa orokorra hurrengoa da, teknologia berrien helburu nagusia pertsonen autonomia sustatzea eta teknologiarekin batera gizartean garatzea dela. Klasean irakasleek izan behar duten jarreraren aldetik, hezitzaile hau desberdindu behar du autoritario eta autoritarismoaren

artean izatea. Hau da, irakasleak irakasleengan eragina izan behar du eta haiek berarengan obedientzia izan behar dute, baina indarrezko pertsona hau ikasleen askatasuna, iritziak esateko, eskubideak eta abar moztu barik.

Hau guztiaz aparte, aurkezpenkin eta hauen ondorioz sortzen den giroaren eraginez, irakasleak dokumentatzaileei eskatu digu ez bakarrik aurkezpenetan esaten dena fijatzen, ere bai sortzen den giroa eta entzuleek duten jarrera aztertzen.