martes, 18 de noviembre de 2014

EMOZIO IKASKUNTZA

 Arratsalde on berriro!
 Nahiz eta sarrera hau IKTko ikasgaiarekin erlazio zuzena ez izan, oso interesgarria iruditu zait hezkuntza arloan oraindik dagoen akatsa delako, horregatik zuekin konpartitzea erabaki dut. René Diekstra psikologo holandarrak haurrei emozioak interpretatzen irakatsi behar zaiela uste du, etorkizunean lagungarri eta onuragarri izan dakiekelako. Azterketa bat eginda dago non haurren notak hobera jotzen duten eta lan egiteko prestatuagoak daudela nabaria den. Gaurko hezkuntzan ikertu da eta arazoak daudela nabarmena da. Gaur egungo hezkuntzak hiru arazo larri ditu: lehenengoa, kontuan ez izatea neurozientziako bi irakasgai garrantzitsuenak: arrazoiak ez duela balio emoziorik gabe; eta bestea, garuna organo oso sofiskatua dela, zaila ulertzen. Bigarrena, irakasleek ez onartzea gaur egungo klaseetako kultura aniztasuna, ezta ikasle guztiek amankomunean dutena, emozioak. Hirugarrena, ikasgaien hierarkizazioa da, hau da, giza eta emozio ikaskuntzak beste ikasgaien pare ez egotea. Honen konponbide bakarra, klaseetan giza eta emozio ikaskuntza sartzea da, oreka bermatuz.

Bestalde, René Diekstrak dio eskolak garrantzitsuak direla komunitate berriak sortzen direlako eta bertan ikaskideekin lan egiten, tratatzen eta bizitzen ikasten dutelako.
 Hezkuntzaren historiaren hasieratik, hainbat eskola eredu egon dira: eskolastikoak, eskola latindarrak,... helburu gisa pertsonalitateak eratzea zen, hau da, bakoitzaren jokatzeko era. Denborarekin aldatzen joan zen, beste eredu batzuk jartzen  ziren bitartean. Helburuak ere aldatzen joan ziren, eta azken finean, asko aldatu zen, pertsonalitatea eratzea izatetik, ekonomiko izatera pasatu zelako. Gaur egun, garapen orokorra omen da xedea, hau da, aspektu kognitiboak, intelektualak, sozialak, emozionalak eta etikoak tratatzen dira, nahiz eta errealitatean, azkeneko hiruak ez dira asko lantzen. Hiru horiek lantzeko, leheneko pausua da, haurrak jakitea bere emozioak hautematen eta kudeatzen, eta hori nire kasuan eta gaur egungo ikasleenean ez da ikasten, giza eta emozio ikaskuntza ezagatik.

Emozioak ulertzeko gai bagara, hobeto funtzionatuko genuke. Esaterako, gauza bat ateratzen ez bazaizu "Ze kaka! Honek ez du ezertarako balio" esan beharrean, "Uste dut ez nagoela prest horretan aritzeko" esango genukeen. Horrekin lortzen dena lagundu nahi zaitunak badakiela nondik jo, baina beste modura inork ez lizuke lagunduko. Honekin baita etorkizunean delinkuentzia gehiago ez egotea lortuko zen eta klaseetan hainbesteko desmadrea ez egotea ere bai; baina gehien bat, errendimendu akademiko hobea.

 Bukatzeko, aurretik azaldutakoa modu sakon eta argian ulertzeko aukera izateko, gai honetaz hitz egiten duen René Diekstraen, Eduard eta Elsa Punseten dokumentala bertan utziko dizuet.  Espero dut interesgarria izatea eta gustoko izatea!

     

8.SAIO PRAKTIKOA

Arratsalde on!
Blogarekin izandako arazo baten ondorioz ezin izan dut lasterrago idatzi, baina hemen nago berriz!. Saio honen deskribapenarekin eta hausnraketarekin hasteko, esan beharrekoa da oso klase arraroa izan zela, praktikako ohiko klase bat bezala hasi zelako eta prestatu gabeko hezkuntzari, metodologiei, teknologiei eta abarrekoari buruzko ez prestatutako debate batekin amaitu genuelako.

Klasearen hasieran, Alaitzek SITEan gauza bereziak egiteko hainbat programa erakutsi zizkigun. Horregatik nire taldeak eta ni erabaki genuen Scoop it! kontu bat egitea, SITEra igotako informazioren bat bertan ere publikatzeko.

 Bestalde, aurreko egunean egindako Slideshare kontua modu egokian erabiltzen ikasi dugu. 6.saio praktikoan erabiltzean, ez genuen oso ondo ulertzen eta bertatik lortutako linka bakarrik itsatsi genuen sarreran. Baina egun honetako saioari esker power pointa SITEan itsaztea, ikutea eta irakurtzea lortu dugu.

Bi gauza hauek egin eta gero, ikasle bat irakaslearekin hasitako elkarrizketa baten ondorioz, ikasle guztiok bertara gehitu ginen parte hartzera. Debate honetan IKTko klaseetan dugun askatasunaz, baliabide berriekin frogatzen ari genuen esperientziaz eta erabiltzen genuen metodologia motaz hitz egiten hasi ginen, eta hortik beste gaietara sakontzen hasi ginen. Debateari jarraipena emateko, gaur egun LHko geletan erabiltzen den metodologiaz hitz egiten hasi ginen. Bertan berritu beharreko puntuetaz eta teknologiak gelan duen garrantziaz, etorkizunean klasean teknologia berriak, seguru aski, izango duten garrantziaz hitz egin genuen eta, azkenik, umeak klasean aspertzearen faktore nagusiak zeintzuk ziren  eta egoera hori sahiesteko zeintzuk aldaketak egin behar ziren aztertu genituen.

Egun gutxi barru debate honen laburpen txiki bat ikusteko aukera izango duzue Dokugunea-ko kide batek debatean grabatutako zati bat SITEra igoko dugulako eta Blog honetan ikusteko aukera emateko bertara ere igoko dudalako. 
Hurrengora arte!!!