Egun on!
Gaur aurreko sarrera batekin zerikusia duen gaia berriro ekartzen dut, SCRATCH. Gogoratzen badugu, Scratch programatzen zuten bitartean ikasleek sormena garatzeko erabiltzen den baliabide bat da.

Programatzeko errekurtso honekin lan egin eta gero esan beharra dut oso esperientzia ona izan dela. Oso baliagarria iruditzen zait, pertsonalki ikasten ari nintzen bitartean jolasten nengoela sentitzen nuelako, beraz, oso motibagarria da. Gainera, jokoa aurrera eramateko, logika behin eta berriro lantzen da honekin lotuta dauden faktore asko kontuan izan behar direlako, mugimenduak, denborak, distantziak, etenak, soinuak, erreakzioak,... bezala. Azkenik, esan beharra dago, oso interesgarria iruditu zaidan baliabidea dela klasetik kanpo programa hau erabili daitekelako eta programazioa lantzeaz aparte, programatutako lanak ondoren beste gauzetarako erabili daitezkelako, nire kasuan, jolasteko.