sábado, 29 de noviembre de 2014

6. SAIO TEORIKOA

Arratsalde on!
Ostegunean IKT-ko seigarren saio teorikoa eduki genuen. Bertan dokumentatzaileak ez ziren azken taldeak haien gaiei buruzko aurkezpena egin zuten, haien artean gure lau taldeak. Sarrera honetan gure lau taldeen aurkezpenetan zentratu egingo naiz.

Lehenengo taldea, beste bi bezala, Eskola 2.0ri buruz hitz egin zuten. Gai honen aurkezpena egiteko musikarekin eta talde kide guztien ahotsarekin lagunduta zegoen bideo bat euskarri bezala erabili zuten. Klasean sortutako giroari begira nahiko ona izan zen. Pasaden asteko aurkezpenetan baino askoz jende gehiago egon zen, eta gehienak nahiko adi egon ziren, batez ere aurkezteko era interesgarria eta entretenigarria izateagatk.

Bigarren taldeak Eskola 2.0 gaia aurkeztekoPow Toon programa erabili zuten. Programa hau Power Pointaren bitartez sortzen diren lanak bezala bideo batean animatzen datza, efektu eta irudi bereziekin eta musikarekin. Kontuan izanda programa hau  aurkezpenak egiteko ez zela inoiz klasean erabili, ordu honetan izan ezik, jende askoren adimena eskuratu du.

Hirugarren taldeak, bigarrenak bezala, euskarri moduan programa berri hau erabili du. Aurkezpen honetan desberdintasun txiki bat dago, bideo eta musikari talde kideen ahotsa gehitu diote. Aurkezpen hau nahiko osatua egon da kontuan izanda programa berri eta berezia erabili dutela, musikarekin egoera eroso eta animatua sortu dutela eta informazio osagarria gehietu dutela haien ahots grabazioari esker. Bertan, beste aurkezpenetan bezala, jendea nahiko adi egon da.

Laguarren taldeak, TIC-TAC praktika onei buruzko aurkezpena egiteko Emaze programa erabili du. Emaze aurkezpenetan klaseko aurkezpenetan  inoiz ikusitako beste programa da. Bertan, power pointarekin landu daitekeen bezalako lana egin dute, ikas-kide guztien ahotsekin lagunduta. Jendea aurkezpenean adimena galtzen joan da, kontuan izanda aurretik beste bost edo sei aurkezpen egon zirela eta guztiak arlo berdinaren inguruan hitz egiten zutela. Horregatik, entzuleen adimena eskuratzeko, aurkezpenaren amaieran bi galderatxo bota dituzte klasean debate txiki bat sustatuz.



No hay comentarios:

Publicar un comentario