jueves, 11 de diciembre de 2014

14.SAIO TEORIKOA

Arratsalde on!
Gaurko klase teorikoan dokumentatzaile guztien aurkezpena izan da, hauen artean, nire taldearena. Orokorki, uste dut talde kide guztiok nahiko eroso sentitu garela gure lan prozesua azaltzen, alde batetik, gaia kontrolatzen genuelako, eta bestetik, oso eskema orokorrarekin atera garelako.
Egia da aurkezpena hasi baino lehen pixka bat beldurra neukala puntuz puntuko azalpen zehatza ez eramateagatik, baina behin hasita, beldur hauek alde batera joan dira, eta guztin arteko laguntzarekin aurkezpena aurrera joan da.
Aurkezpenarda.Aurkezpenari hasirra emateko, talde kide guztion aurkezpenw egin dugu, eta Dokugunean daukagun espazio propioa eta bertako bitxikeriak kontatu ditugu.
Ondoren, gure lanaren zeregin nagusia zein den eta guk eginiko kanpo ikerketak azaldu ditugu. Horretarako, gure buruen aurkezpenarekin bezala, bi arlo hauen ataletan sartu gara, eta puntuz-puntu jarraioen berdina eramateko eskema azaldu dugu.
Azkenik, gure azpi-taldeekin, hasieratik aurkezepenetara arte, izandako esperientzia kontatu dugu,  esperientzia honetatik eta guk erabilitako euskarri guztietatik(Sites, scoop it!, Slideshare eta abar) ikasitakoa azaldu, eta azkenik, ondorio nagusiak eta kritika konstruktiboak aipatu ditugu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario