domingo, 6 de noviembre de 2016

ERREALITATE AREAGOTUAREN LEHENENGO ARIKETA

Arratsalde on!

Aurreko sarrerarekin jarraituz, hemengo sarreran lehenengo ariketa aurkeztuko dut. Lehenengo ariketa hau egiteko Aurasma erreminta erabili dut. Nahiz eta hasieran ARcrowd erabili, izan ditudan zailtasunak direla eta Aurasma erabiltzea erabaki dut. Hala eta guztiz ere, esan beharra dut zailtasunak ere aurki ditudala.

Orokorrean, aplikazio oso erreza eta azkarra iruditzen zait errealitate areagotua sortzeko, baina nik lortu nahi nuen ariekta sortzeko ezinenkoa izan da.  Hasiera batean, azpian agertzen zen argazkiaren aurrean dispositibo bat jartzean bideo bat iksutea nahi nuen, baina hainbat alditan kargatzen saiatu eta gero, ezinezkoa izan da. Ondoren, pisu gutxiago zuela ikusita, audioa argazki batekin jartzea erabaki dut, baina bertan ere ezinezkoa izan da kargatzea, beraz, azkenean argazkiekin bakarrik jolasteko aukera izan dut.

Ariketa hau "Itsasoko ugaztunak ezagutzen" deitzen da eta honen bitartez ikasleek itsasoan bizi diren hainbat ugaztunak ezagutuko dituzte. Agertuko diren argazkiak izurde bat, marrazo bat eta bale bat izango dira, beraz, dispositibo bat argazki honen aurrean jartzean, hauek ikusteko aukera izango duzue.

Zuek ere argazki honen atzean ezkutatzen diren argazkiak ikusiahal izateko, Aurasmako kontua ireki, eta "explore" lehioa refreskatu "ITSASOKO UGAZTUNAK EZAGUTZEN" argazkian clickatu eta azkenik dispositiboaren bisorea argazki honen aurrean jarri.





Espero dut gustuko izatea, hurrengora arte!


No hay comentarios:

Publicar un comentario