martes, 18 de noviembre de 2014

8.SAIO PRAKTIKOA

Arratsalde on!
Blogarekin izandako arazo baten ondorioz ezin izan dut lasterrago idatzi, baina hemen nago berriz!. Saio honen deskribapenarekin eta hausnraketarekin hasteko, esan beharrekoa da oso klase arraroa izan zela, praktikako ohiko klase bat bezala hasi zelako eta prestatu gabeko hezkuntzari, metodologiei, teknologiei eta abarrekoari buruzko ez prestatutako debate batekin amaitu genuelako.

Klasearen hasieran, Alaitzek SITEan gauza bereziak egiteko hainbat programa erakutsi zizkigun. Horregatik nire taldeak eta ni erabaki genuen Scoop it! kontu bat egitea, SITEra igotako informazioren bat bertan ere publikatzeko.

 Bestalde, aurreko egunean egindako Slideshare kontua modu egokian erabiltzen ikasi dugu. 6.saio praktikoan erabiltzean, ez genuen oso ondo ulertzen eta bertatik lortutako linka bakarrik itsatsi genuen sarreran. Baina egun honetako saioari esker power pointa SITEan itsaztea, ikutea eta irakurtzea lortu dugu.

Bi gauza hauek egin eta gero, ikasle bat irakaslearekin hasitako elkarrizketa baten ondorioz, ikasle guztiok bertara gehitu ginen parte hartzera. Debate honetan IKTko klaseetan dugun askatasunaz, baliabide berriekin frogatzen ari genuen esperientziaz eta erabiltzen genuen metodologia motaz hitz egiten hasi ginen, eta hortik beste gaietara sakontzen hasi ginen. Debateari jarraipena emateko, gaur egun LHko geletan erabiltzen den metodologiaz hitz egiten hasi ginen. Bertan berritu beharreko puntuetaz eta teknologiak gelan duen garrantziaz, etorkizunean klasean teknologia berriak, seguru aski, izango duten garrantziaz hitz egin genuen eta, azkenik, umeak klasean aspertzearen faktore nagusiak zeintzuk ziren  eta egoera hori sahiesteko zeintzuk aldaketak egin behar ziren aztertu genituen.

Egun gutxi barru debate honen laburpen txiki bat ikusteko aukera izango duzue Dokugunea-ko kide batek debatean grabatutako zati bat SITEra igoko dugulako eta Blog honetan ikusteko aukera emateko bertara ere igoko dudalako. 
Hurrengora arte!!!

sábado, 15 de noviembre de 2014

7.SAIO PRAKTIKOA

Egun on berriro!

Osteguneko klase praktikoa SITE-arekin lantzen eman genuen. SITE hau berrantolatu genuen, atal berriak sartuz, gure taldetxoen izen guztiak jarriz, hauen partaideen ezaugarri, Blog pertsonal guztiak sartuz eta orain arte egin dutena azalduz, eta azkenik,Eskola 2.0ri buruzko informazioa eskaintzeko sarreratxo bat egin genuen Slideshareko power point batek zeukan informazio osagarriz lagunduta.

Azken honerako, taldeko Slideshare kontu bat sortu genuen, bertatik power pointak deskargatu ahal izateko, eta bertara etorkizunean agian egingo ditugunak igotzeko. Nahiz eta sarrera honetan SITES-era zuzenean joateko linka  txertatu, bertan ere Slidesharea eskura utziko dizuet. Espero dut argi ulertzea eta Eskola 2.0ri buruz gehiago ikastea, Hurrengora arte!



                                                            

3. SAIO TEORIKOA

Egun on!

Ostegunean asteko klase teorikoa izan genuen. Bertan, lehenengo dokumentatzaile taldearen bost taldetxoak aurkezpenekin hasi dira. Lehenengo taldeak teknologia gizartea eta eskoletan dituzten abantailei buruz hitz egin dute, bigarren eta hirugarren taldeek informazio eta teknologia gizartean eta eskoletan dituzten abantailei buruz, laugarrenak Web 2.0ri buruz eta azkenak, bostgarren taldeak, ikaskuntza dialogikoari buruz aurkezpena egin digu. 

Gaurko klaseari buruz ateratako hausnarketa orokorra hurrengoa da, teknologia berrien helburu nagusia pertsonen autonomia sustatzea eta teknologiarekin batera gizartean garatzea dela. Klasean irakasleek izan behar duten jarreraren aldetik, hezitzaile hau desberdindu behar du autoritario eta autoritarismoaren

artean izatea. Hau da, irakasleak irakasleengan eragina izan behar du eta haiek berarengan obedientzia izan behar dute, baina indarrezko pertsona hau ikasleen askatasuna, iritziak esateko, eskubideak eta abar moztu barik.

Hau guztiaz aparte, aurkezpenkin eta hauen ondorioz sortzen den giroaren eraginez, irakasleak dokumentatzaileei eskatu digu ez bakarrik aurkezpenetan esaten dena fijatzen, ere bai sortzen den giroa eta entzuleek duten jarrera aztertzen.




viernes, 7 de noviembre de 2014

ASTEKO SAIO TEORIKOA ETA BI PRAKTIKOAK

    Arratsalde on!
Modulo astea dela eta, aste honetan IKT-ko edukiak aurrera eramateko ez dugu klase teoriko ezta praktikorik izan. Hala eta guztiz ere, astero izaten dugun klase teorikoko orduan modulu lanari zuzendutako ordu berezia landu dugu.

domingo, 2 de noviembre de 2014

HEZIKETA SISTMAREN PARADIGMA

 Egun on!
Pasaden urteko Bolg-ean egindako sarrerak behatzen, hau aurkitu egin dut.Sarreratxo honetan hitz egiten den bideoari buruz idaztea erabaki dut. Bertan, egun oinarritzen garen hezkuntza hobetzeko aldatu beharreko punturen batzuk azaltzen dira, eta hezkuntza historian zehar eta irakaskuntza oker baten arazoak puntuz-puntu azaltzen dira.
   
Egungo irakaskuntza metodologia ez da pentsatzen zen bezain eragingarria. Metodo oker honen gako bat umeak klasean banatzea izan daiteke. Ikasleak haien urteren arabera taldeetan banatuta daude, eta ez bakoitzak irakasgai batzuetan  izan daitekeen trebetasunaren arabera. Beste gako bat klasean taldeetan gutxi lantzea da. Metodo hau erabiliko balitz, ikasleak besteekin elkar lan egiten ikasiko lukete, geihago erlazionatuko lirateke eta ideia berriak ezagutuko lituzkete. Gaur egungo hezkuntza eragingarria ez izateak eragiten duten ezaugarri hauek eta asko gehiago behatzeko,  hamabi minututan guztia azaltzen duen bideo hau uzten dizuet. Espero du gustatzea eta gizarteko txikienei ematen ari diegun hezkuntzari buruzko hausnarketatxo bat egitea, hurrengora arte!



6. SAIO PRAKTIKOA

Kaixo!
Ostiralean IKT-ko seigarren saio praktikoa izan genuen. Bi ordu eta erdi horietan taldeka lan egin genuen gure SITE-a sortzen, diseinatzen eta aurkezpena egiten. Taldeko aurkezpena egiteko taldeko argazki bat egin genuen, eta bakoitzaren izena jarri genuen, bakoitzaren Blog-a bertan txertatuz.


viernes, 31 de octubre de 2014

IKUSI ETA IKASI

Egun on!

Sarrera honetan, seme-alaba edo ikasleei buruz egin ohi ditugun galdera batzuk erantzuten sahiatuko naiz.  Askotan, umeak dituzten jarreraz edo egiten dituzten ekintzaz kexatzen gara, baina inoiz ez gara konturatzen umeak ikusten dutenetik ikasten dutela. Umeentzako eredu jarraikorrak, nagusiki, etxean gurasoak eta eskolan irakasleak dira. Haietaz ikasten dute aurrera nola joatera, bizitzan nola jokatzera, zerbait okertzen denean gutxika-gutxika zuzentzen joatera, eta batez ere, guk egiten ditugun jarduerak imitatzera.

Askotan ikasleei edo seme-alabei, kasu honetan, esaten zaie zer den zuzena eta zer ez, zer egin pertsona ona izateko, lanbide ona izateko, eta zure bizitzarako kaltegarriak diren akzioak ez egiteko. Baina askotan konturatu barik, aholku horiek ematen diren bitartean ez diren egin behar akzioak haien aurrean egiten dira. Adibide argi bat da  hurrengo bideoa da. 
  





Ama, aita, andereño edo maisu, gogoratu egunero behatzen zaitudala.